Más videos desde aminocuadro

Relacionado

Ver Video
341 Vistas

Mas videos de esta categoría

Noa EZ! Israeli Boikot!

aminocuadro » 9pm - December 6, 2010
Noari EZ! Israeli Boikot! Atzoko egunean Noa artista isrraeldarraren kontzertua izan zen Tolosan, kontzertua eman eman zuen, baina herrian ez zen 'Tolosa munduan' programako beste kontzertu normal bat izan. Goizean goizetik, eguerdian herriko gazteen elkartaratzea izan zen eta bi ikastetxeetan paroa egin zuten 'Laskurain' ikastolan eta Tolosako instituto publikoan. Gainera herro osoa zegoen pankartaz josita, Israeli Boikot eta Palestinako ikurrekin, eta Noaren kontzertua iragartzeko kertelen gainean, boikot egiteko kartelak jarriz. Arratsaldean herritarrek herriko alkatea ikusi zuten pankartaren bat kentzen. Iluntzean 80 lagun batu ziren Leidorren aurrean, eta 'Israeli boikota!', 'Euskal Herria Palestinarekin', 'Noa kanpora!', 'Estatu sionista, estatu terrorista' bezalako oihuak bota ziren, bitartean kontzertura sartzera zihoan jendeari esku orri informatiboak eman zitzaizkien. Lagun bat Noaren aurrera Kontzertuaren erdian, lagun bat igo zen palestinar banderarekin Noaren aurrera, eta atzoko egunarekin isrraeldar ejerzitoak 5 lagun hil zituela gogorarazten hasi zitzaion. Berehala, Leidor antzokiko langileak, udaltzainak eta ertzainak mugitu ziren eta laguna eszenatokitik indarrez atera zuten. Beste lagun bati, argazki kamarakingrabatutakoa ezabatu zion ertzaintzak, eta bi lagun arakatu eta identifikatu ondoren aske utzi zituzten. Askapenak zorionak emten dizkio atzo Palestinar herriaren zapalkuntzaren aurrean israeldar presentzia salatzera hurbildu ziren lagun guztiei, baita goizean paroa eta elkartaratzea egin zuten gazte guztiei. Beste behin ere, azpimarratzen dugu, 'Israeli Boikot' ekimenaren helburua Palestinaren zapalkuntza etetea dela, palestinar herriaren genozidioa eten dadila, 4.000.000 errefuxiatuak beren lurrera itzuli daitezela, presoak dauden suntsipen kartzeletatik atera daitezela, eta Palestina libre eta burujabe mendeetan bizi izandako lurrean bizi dadila. Hori gertatzen ez den bitartean, segiko dugu Euskal Herrian sionismoari ateak ixten: udalerrietan, instituzioetan, entrepresetan, unibertsitateetan eta kirol eta kultur ekimenetan. Euskal Herriak sionismoari STOP!